Izotz eskalada bideen zailtasun maila zehaztea, harkaitzekoa baino konprometituagoa da. Izotz eskaladaren zailtasun teknikoez gain, izotzaren egoera gehitu behar da( lodiera, hotz-beroa...).
Hona hemen Jeff Lowek, izotz eskaladan trebatuak, proposatu digun sailkapena. Harkaitzean erabilitakoaren antza handia dauka.
Izotza hiru egoeretan sailkatzen du:
Sigla bakoitza zenbaki batekin dago:
-
50ºkoa elurretan / 35ºkoa izotzean
-
60ºkoa elurretan / 40ºkoa izotzean
-
80ºkoa elurretan / 75ºkoa izotzean
-
90ºkoa elurretan / 85ºkoa izotzean
-
Erlaitz desplomatuak / 90ºkoa izotzean.
-
Lodiera txikiko izotza / 90ºkoa baino gehiagoko izotz teknikoa.
-
95ºko izotza / hegalkin misto
-
Hegalkin misto teknikoa..
Eskalada bidearen zatiren bat babesik gabekoa izango balitz S bat jarriko da serioa dela adierazteko. Segurtasun eskuartekoak jartzea ezinezkoa izango balitz, VS erabiltzen da oso serioa dela adierazteko.
Eskalada mistoak izan duen gorakada ikusita, Jack Roberts eskalatzaileak graduazio berezi bat proposatu zuen eskalada mota honentzat. Eskalatzaileen artean oso erabilia da. M letra zenbaki batekin jartzen da:
-
M1 Kranpoiekin, harkaitzean 5 zailtasuneko pasoa da.
-
M2 Kranpoiekin, harkaitzean 5 zailtasuneko pasoa da.
-
M3 Kranpoiekin, harkaitzean 5a+ zailtasuneko paso mantendua da.
-
M4 Kranpoiekin, harkaitzean 5b zailtasuneko paso mantendua da.
-
M5 Kranpoiekin eta erroitzetan pioleta erabilita, harkaitzean 5b+ zailtasuneko pasoa da.
-
M6 Kranpoiekin eta erroitzetan pioleta erabilita, harkaitzean 5c zailtasuneko pasoa da.
-
M7 Kranpoiekin eta nahi eta nahi ez pioleta erabilita, harkaitzean 6a zailtasuneko pasoa da.
-
M8 Kranpoiekin eta nahi eta nahi ez pioleta erabilita, harkaitzean 6c zailtasuneko pasoa da. Makurgunea.
-
M9 Kranpoiekin eta nahi eta nahi ez pioleta erabilita, harkaitzean 7b zailtasuneko pasoa da. Makurgunea eta mantendua.
-
M10 Harkaitzean 8a zailtasuneko pasoa da. Oso prestakuntza ona duten eskalatzaileentzat.
* Sailkatze frantsesaren araberako harkaitz eskalada graduazioa. |