 |
8 eta 14 urte bitartekoa baldin baduzu eta mendia gustatzen bazaizu, txangoak antolatzen ditugu zuretzako. Klubeko haur taldeak hilero antolatzen du irteerak iraila eta ekaina artean. Egun bateko irteerak eta asteburukoak egiten ditugu, eta ez ahaztu, otsailean iraupen eskia egitera goaz. Nahi baduzu aurtengo egutegia ikusi dezakezu. Txangoetan 4 ordu ibiltzen gara gutxi gorabehera eta gero beti izaten dugu denbora herriko frontoian jolasteko. Bi talde antolatzen dugu, lehenengoa txikiekin eta bestea ‘beteranoekin’.
Irailean beti hasten gara merienda batekin. Anima zaitez. |