Gainera, zuen guraso eta lagunekin mendira joan zaizteztela proposatzen dizuegu, club-arekin eginikoaz gain. Zera proposatzen dizuegu, urritik apirilera, gure inguruko mendietara igo zaiteztela proposatzen dizuegu. Oso errazak dira eta batzuk ezagutuko dituzue dagoeneko. Sari berezia jasoko dute, proposatutako mendi hauetara guztietara igotzen direnak, beti ere, gutxienez egin behar diren irteera kopurua egiten baduzue (Andonik esaten duenaren arabera).
Hori bai, maiatzak 10 baino lehenago, gure posta elektrinokara (aurrerago esango dizueguna) bidali beharko dizkiguzue, igoera bakoitzeko, datu hauek:
- Haurraren izena.
- Mendiaren izena eta garaiera.
- Igoeraren data.
- Ibilbidearen deskripzioa (hasitako lekua, mendateak eta ibilbidea non bukatu den).
- Igoera baieztatzen duten bi argazki (tontorrean, buzoiarekin, garrantzitsua da haurraren aurpegia ongi nabarmentzea).
Argazki onenari sari berezia emango zaio.
Hauek dira proposatutako mendiak, danak gipuzkoarrak dira:ADARRA, ERNIO, PAGOETA, ERROIZPE.
Norbaitek arazoak baditu galde diezagula cvc@vascodecamping.org email baten bidez (bidaltzerako orduan jar ezazue “asunto” utsunean “a la atención del grupo infantil” eta beharran informazioa eskainiko diogu.
|