Hasiera    E_posta    Castellano    Français
 
  Vasco de Camping Elkartea: Elkartearen jarduerak    Vasco de Camping Elkartea: Errimaia - berriak -    Vasco de Camping Elkartea: Elkartearen sailak    Vasco de Camping Elkartea: Argibide teknikoak    Vasco de Camping Elkartea: Zerbitzuak    Vasco de Camping Elkartea: Deskarga gunea    Vasco de Camping Elkartea: Laguntzeko prest bai
cvc
cvc
cvc
Elkartearen sailak -> Alpetar eskia -> F.I.S.-en arauak:
cvc
cvc
Urteroko bidaia | 2008ko jardueren egutegia | Erremonteen bonoak | Alpetar eskiko estazioak: "info" | F.I.S.-en arauak | Beste bidai batzuk
cvc
cvc
cvc
ALPINO ESKIA

Edozein kirol ekintzetan bezala, eskia egiterakoan arriskuak egon litezke, era egoki batean praktikatzen bada ekidin daitezke. Jarraian FIS-en , (Nazioarteko Eski Federakuntza) ,Iharduera Arautegian oinarritutako hainbat aholku azaltzen dizuegu.Hauei jarraipena eginez gero eskia pistetan gertatzen diren istripu arriskuak gutxiestea lor daiteke.

  • Besteekiko arreta. Eskiatzaile batek beste eskiatzaile bati sor diezaiokeen egoera arriskutsua, kaltegarria edo molestagarria ekidin behar du beti. Hemen sartzen da, eskiatzailearen jarreraz gain, material zaharra, ez aproposa edo egoera txarrean dagoena erabiltzeagatik eragina duen edozein ondorio, material edo tramankulu berrien trebatu gabeko erabilera ere atal honetan sartzen da.
  • Abiadura. Abiadura eta eskiatzeko era, eskiatzaile bakoitzaren mugetara egokitu beharko da. Baita ere, eremu eta elurraren baldintzetara, ikusitasunera, klimatologiara eta une horretan eskiatzen ari den jendearen kopurura egokituko da.
  • Sarri askotan pistetan gertatzen diren istripuen zergatia abiadura handia, bakoitzaren ahalmenarekin konfiantza gehiegi izatea edo arreta eza izaten dira. Horregatik, derrigorrezkoa da segurtasuneko distantzia mantentzea edozein ezustekoa gertatuko balitz gelditzeko edo jiratzeko gai izan dadin. Jende asko dagoen eremuetan poliki joan behar da, batez ere tontorretan , pisten behealdean eta erremonteen inguruetan. Leku guzti hauetan jende kopurua handia denez, istripua gertatzeko arriskua areagotzen da.
  • Ibilbidearen kontrola. Eskiatzerakoan libreki ibiltzea badago ere, beti ere gure gaitasuna une bakoitzean eta inguratzen gaituzten zirkunstantziek kontutan hartu beharko ditugu. Tontorrean dagoen eskiatzailea egoerarik onenean dago jaitsierako ibilbidea aukeratzeko eta horretan dagoenean beherago dauden beste eskiatzaileen segurtasuna arriskuan ez jartzeko oso kontutan izan behar du beti.
  • Jaisterakoan, aurretik doan eskiatzaileak lehentasuna du. Atzetik doanak, une oro, segurtasuneko distantzia mantendu beharko du aurreko eskiatzailearen gorabeherak aurreikusteko eta beharreko maniobrak egiteko ahalmena izatea da helburua.
  • Aurreratzeak. Bai goitik bai behetik, eskuinetik edo ezkerretik egin daitezke, baina, beti ere, segurtasuneko distantzia mantenduz, aurreratua ari denak bere mugimenduak egiteko,nahikoa leku izan dezan inongo zailtasunik sortu gabe. Arreta hau erabat beharrezkoa da eskiatzailea erabat geldituta dagoenean.
  • Sarrerak eta irteerak. Pista batean sartzeko eta irteteko uneak, une arriskutsuenak izaten dira. Horregatik eskiatzaileak arreta handiago jarri beharko du arriskua ez sortzeko ( ez bere buruari ez beste inori),honetarako maniobra egin baino lehen egoera zein den ondo begiratu beharko du.
  • Pistan mugitzen hasten den eskiatzaileak, progresiboki egin beharko du beste inori ez diola kalterik egingo ondo ziurtatu ondoren.
  • Geldiuneak. Beharrezkoak ez diren geldiuneak ez egiten saiatuko gara, batez ere leku estu edo ondo ikusten ez dena bada. Erorketa batengatik baldin bada, pista ahal den azkarren utzi beharko dugu libre, arazo handiagoak ekiditearren.
  • Ikusitasun gabeko edo gutxiko lekuetan ez gara inoiz geldituko. Erabat beharrezkoa bada, pistaren ertz batean geldituko gara.
  • Igoerak eta jaitsierak. Oinezkoen lekualdatzeak, igotzekoak edo jaistekoak, soilik pistaren ertzetik egin daitezke. Kontutan izan behar dugu kontrako norabidean lekuz aldatzen ari den eskiatzailea traba handia izan daiteke zirkulazio orokorrerako eta arriskua sor dezake.
  • Gainera, botek elurretan sortzen dituzten zulo sakonek istripuak eragin ditzakete. Beraz, pistetatik oinez ez ibiltzen saiatu behar da eta are gutxiago pistak gurutzatzen.
  • Seinaleei errespetua. Pistetako seinale eta adierazpen guztiak une oro errespetatuak izan behar dira. Ibilbidearen zailtasunak, orokorrean, kolore baten bidez adierazten dira.( beltza, gorria, urdina edo berdea, zailtasun handienetik txikienera ), eskiatzailea librea da bere gaitasunera hobeto egokitzen den pista aukeratzeko.
  • Ixteko hesiak edo arriskua adierazteko seinaleak eskiatzaileen probetxurako errespetatuak izan behar dira beti.
  • Debekatzen edo behartzen duten zirkulazioko seinaleak errespetatzea behartuta gaude. Erregelamenduzko seinaleen bidez adierazten zaigunaren arabera gure jarrera egokitu beharko dugu.
  • Seinaleak guztiek berezitasun jakin batzuei erantzuten die. Hauek izan daitezke:
      • Argitsuak. Pertsona batzuek egindakoak.
      • Arriskukoak: triangeluarrak.
      • Aginduzkoak: borobilak, laukiak eta errektangeluarrak. Hauek debekatzekoak edo aginduzkoak izan daitezke.
      • Informatzekoak.
  • Istripuak.
      • Istripua gertatzen bada eskiatzaileak lagundu beharko du beti. Istripua izan duenari seinalatuz, babestuz eta segurtasun eta larrialdietako zerbitzuei deituz. Kontutan hartu behar da, baita ere, saiatzen bagara istripua duenari mugitzen edo laguntza sanitarioa ematen gutxieneko ezagutzarik gabe, oso ondorio txarrak izan daiteke.
      • Identifikazioa. Istripu baten lekukoa izan den eskiatzaileak bere nortasuna zaldu behar du eta hala eskatzen bazaio, bere adierazpena lekukoen lankidetzak berebiziko garrantzia baitu istripu baten txostena osatzeko.
      • Poliziaren eta larrialdietako zerbitzuen txostenak, argazkien ekartzearekin batera, ardura adierazteko balio handikoak izaten dira
cvc
cvc
cvc
Ohar legala | Datuak babesteko politika
cvc
© 2000 - 2008 Vasco de Camping Elkartea Iparragirre 8, Donostia
Tfno: (34) 943 271 866 / info@vascodecamping.org