Aurten ere aurreko urtekoari errepikatuz Italietako Dolomitak aldera jo genuen iraupen eskiko martxa luzetako proban parte hartzea.Hasera batean aste bete lehenago Austrian Lienz herrian egiten den 65km tako Dolomiten Lauf proban parte hartzeko asmoa genuen, baina aurtengo negua ez da oso ona izan elurrari dagokionez eta elur falta zela eta proba bertan bera geratu zen.
Plana ordea ez zen aldatu eta adostutako moduan urtarrilaren 18an irten ginen Tolosatik Nairobitarra ezaguna dugun autobusean. Bidai luzea baina oso erosoa, giroa ere apartekoa zelarik. Hogei lagun animatu ginen, batzuk elkar ezagutzen genuen aurretik baina ez zen inongo arazorik egon denok berehala azkar ezagutzeko.Batetik hain gazteak ez direnak eta bestetik gazteak garenak elkartu ginen eta horrek halako bizitasun bat ematen zuen eskiatzen genuen egunetan, badakizue, gazteak jarraitu nahi eta ezin (je,je).Italietako zonalde honetara iristen ari gineralarik elur falta oso nabaria zen, bailarak berde-marroiska kolorez eta mendi gailurrak beren arrokak agerian zituztelarik elur tanta oso txikiez inguraturik. Eskiatzaileak ordea hor ikusten genituen beren patinadoreko eskiekin MarciaLonga prestatzen, eta hau nola da posible? Ba ez dauka misterio handirik. Alpinoko pistetan ikustera ohituak garen elur artifizialeko kanioiak ere fondoko pistak prestatzeko erabiltzen dituzte Italiar hauek. Bailara zeharkatzen duen 70km baino gehiagoko alfonbra txuri luze bat genuen gure aurrean aste guztian zehar eskiatzeko aukera zabala eskainiko ziguna. Behiak zure ondoan belarra jaten ikusten zenituen bitartean, zuk beraien ondotik ekipo osoarekin, kuriosoa.Bueno , Marcialongari dagokionez aurten ibilbidea piskat moztu behar izan dute eta 72km egin ordez 62km egin behar izan ditugu. Behobia-Donostia antzera dorsalaren zenbakiak ere bere garrantzia du, aurrerago irteten zaren heinean bidean eskiatzaile tapoi handiak topatzeko aukera gutxiago izango bait dira.Eskiatzaileak? Nahi dituzun guztiak eta gehiago. Marxa Bereten 1500 eskiatzaile elkar ikustea inpresioa ematen badu, pentsa 5000 eskiatzaile patinatzen ikusteak eman behar duen inpresioa.Aurtengo irteera estua zen eta launaka irten behar genuen bata bestearen atzetik, horrela lehenak goizeko 8retan irteten baziren azkenekoak goizeko 9ak pasartu arte ez ziren irteten.Hoteleko sarreran batak besteari azken agurra eta sorte ona emanaz bakoitza bere lekura abitu ginen. Hotz handia baina animoak bero-bero, lehenego herrixka bat pasa, gero beste bat eta beste bat, txarangarenbat jotzen entzun musika doinu animotsuekin eta abituallamientoetan eskanintzen zizkiguten edari eta janari goxoak dastatu. Lehenengo 10km-ak bailaran gora dira, alturan 200m desnibela irabazten dira gutxi gora bera, ondoren berriro ere buelta eta probaren tendentzia bailaran behera joatea da zati batzuetan media altuak lortzen direlarik. Azken 3km-ak berriz aldapa gorakoak ditugu Cabalese herriraino, bertan helmuga dugu. Hurrengo urteko Marxa Longa azken urteetan ezagutu dugunaren desberdina izango da. Azken urte hauetan parte hartzaileen gehiengoa dena ez esatearren patinadoreko teknika erabili du karrera osatzeko. 25. urte hurrrena dela eta hurrengo edizio berrian teknika klasikoan irtetea behartuko dute antolatzaileak. Honek argizarien aukera ona egitea eskatuko du eta hainbesteko kilometroren buruan denetarik gerta dakiguke, honen berri hurrengo urtean izango duzue, bestela etorri eta barrutik ikusi.
|