Iraupeneko eskian, edozein kiroletan bezala, arauak daude. Hauek eskiatzaile guztiek errespeta ditzatela eginak dira. Horrela eski praktika era ordenatu batean eta inongo arriskurik gabe gertatuko da.
-
Eski-bidearen aukeraketa. Bide bat baino gehiago baldin badago eskiatzaileak beti eskuinekoa aukeratu beharko du.
-
Taldeka doazen eskiatzaileak ilara batean joan beharko dute eta eskuineko aldetik.
-
Ezkerraldeko eski-bideak beste norantz batekin datozenentzat edo aurreratu behar duten eskiatzaileentzat izango dira.
-
Aurrerapenak. Aurrean dagoen eskiatzaileak ez dago behartuta bidea emateko, baina ahal den neurrian datorren eskiatzaileari bidea libre laga beharko dio. Beti ere, arriskurik ez badago.
-
Bidegurutzeak: Bi norabideetako pisteetan eskiatzaileak eskuinetik datozenei bidea eman beharko die.
-
Aurreratzean edo bidegurutzeetan, eskiatzaileek, bai aurreratuak bai aurreratzen ari denak, makilak gorputzaren ondoan eduki beharko ditu.
-
Geldiketak. Geldiketak bidetik kanpo egin behar dira beti.
|