Club Vasco de Camping - hasiera - Club Vasco de Camping Elkartea
  Club Vasco de Camping Elkartea: hasiera    Club Vasco de Camping Elkartea: E_posta    Club Vasco de Camping Elkartea: castellano    Club Vasco de Camping Elkartea: Français
Club Vasco de Camping Elkartea
cvce
cvce
cvce cvce cvce cvce cvce cvce cvce
Vasco de Camping Elkartea: Elkartearen jarduerak Vasco de Camping Elkartea: Errimaia - berriak - Vasco de Camping Elkartea: Elkartearen sailak Vasco de Camping Elkartea: Argibide teknikoak Vasco de Camping Elkartea: Zerbitzuak Vasco de Camping Elkartea: Deskarga gunea Vasco de Camping Elkartea: Deskarga gunea
cvce
cvce
cvce
cvc
>> Aurkezpena
>> Jarduereko egutegia
>> Traynard eskala
>> Argazkiak
  > Zeharkaldiak / jeitsierak     eskietan
> La web de Skirando
>> Kirol probak
>> Literatura
cvc > Pierra Menta 2002
>> Gure Argazkiak
cvc
cvc
Harkaitz Labeaga
Pierra Menta froga Europa mailan ospatzen den mendiko eski proba ospetsua dugu. Euskaldunentzat ezezaguna izan arren aurtengoa 17.edizioa izan da.
Proba honen erakargarririk handiena bere etapen gogortasuna eta edertasuna dira, bai, etapak. Orain arte egun bateko lasterketa egitera ohituak ginen eta gero deskantso on bat hurrengorarte. Oraingo honetan berriz lau egun segidan astindu behar izan ditugu gure gorputzak.
Neguko temporada hasieran elkarteko Andoni ezagutzeko aukera izan nuen, berak mendiko eskian esperientzia izanik (2.001ean Pierrea Mentan parte hartu zuen) bere tenporadako helburu nagusienetako bat berriro ere bertan partehartzea zen, nik ordea eski alpinismoko mobida zertaz zijoan ez jakiteaz gain horrelako helburuak urrun ikusten nituen, baina...
Martxoak 7, Areches, goizeko 7ak dira eta urduritasuna da nagusi herriko plazan, sinadura ez dugu bota eta berriro ere buelta korrika (800m) aparkalekuraino, hau da hau beroketa, 7:15min., irteera ziztu bizian asfaltotik korrika lehen elur maldetaraino (beste 800m).
Orduan, ez dakit zergatik Imanolek aurreko Pirenaika batetan idatzi zituen pasarte batzu hasi nintzen gogorazten, aurrerago ere gogoraziko nituenak.
Lehen etapa honetan ibilbidearen gogortasunak eta luzerak talde bakoitza bere lekuan berehala jartzen jakin izan zuen. Lehenak 2.557m tako desnibela egiteko 3 ordu pasatxo behar bazituen guk 4:30 inguru behar genituen, baremo hori egunero mantendu zelarik. Igo, danak igotzen gara, batzu mantsoago beste batzu berriz azkarrago, tramo batzu teknikoagoak izaten dira baina tira, azken finean bakoitzaren indarrak dira hor agintzen dutenak.
Aldapa gora tartea sartzea indar handia eskatzen du eta azkenean ez da hainbesteko denbora ateratzen indar parekotsua duten bi eskiatzaileen artean, jeisten berriz teknika hobea duenak diferentzia handiagoak lor ditzake gutxiago nekatzeaz gain. Pierra Menta frogan jeitsiera guztiak pistas kanpokoak izan dira, tartean basoa izan ezkero (egunero) antolatzaileak piskat molesta zezaketen adar batzu moztu eta "buscate la vida".
Behin etapa bukatuta egunerokoa errepikatu egiten da, alojamendura joan, dutxa bero bat hartu, ondo bazkaldu indarrak berreskuratzeko, siesta-deskantsoa, masajetxo bat, paseo bat gogoak izan ezkero eta brifinera joan (hurrengo etapako zeheztasunak ematen diren bilera irekia).Brifinetan perfilak, eguraldi prebisioa, derrigortutako materiala,...esaten dizute, afaldu, motxila prestatu eta lo.
Lau egunetan derrigortu diguten materiala honako hau izan da: Arvax, kaskoa, silbato bat, benda bat, pala, sonda, larrialdietako manta, altimetro-brujula bat taldeko, inguruko mapa eta etaparen perfila.
Bigarren etapa, niretzat gogorrena
Etapekin jarraituz 2.egunekoa 2.575m tako desnibela zuen. Niretzako egunik gogorrena izan zen, oso nekatuta bukatu baít nuen hitzegiteko indarrak ere falta zitzaizkidala. Egun honetan hamar aldaketa egin behar izan genituen, hau da, bost igoera eta bost jeitsiera. Horrelakoetan beti izaten da komenigarria foka pare bat errepostu moduan eramatea motxilan, gertatzen da ezetasunaren eraginagatik kola geroz eta gutxiago edo bat ere ez eranztea eskiarekin eta horduan bai geratzen zarela "un poco tirao". Korridore eta arista bat pasa behar izan genituen bata bestearen jarraian, kornisa izugarria zuen sortua eta beran ikusten genuen Albertville alde batera eta aurrez aurre Mont Blanc-eko mazizo osoa, jaitsiera ere ez zen nolanahiekoa eta elur ona zuen korridore batetik bota behar izan genuen, ez zen bakarra izango.
Etapa handia
Iritsi da egun handia, larunbata da eta askorentzat jai eguna, badiote 4.000 pertsona hurbiltzen direla Grand Mont inguruetara gaurko etapa ikustera. Goizeko 7:30 ak dira, 1.200m-tara gaude eta 2.600m-tara gure zai dauden zintzarri erraldoiak somatzen ditugu. Lehen eguneko urduritasunak aparkatuak ditugu eta nabari da, 2.750m-tako desnibela dugu aurretik eta jendea ohi baino lasaiago irten da, baina ez pasiatzen, hori seguru.
Taldekako lanak bere garrantzia du proba hauetan, bata bestea animatzeaz gain, taktikoki taldearen errendimendua hobetuko duen gauzak jakin behar bait dira. Hirugarren etapa honetan bi korridore eta arista bat pasa behar izan genituen, honek eskiak hiru aldiz kentzea eta motxilan loturik eramatea eskatzen zuen.
Indartsuago doan taldekidea azken 10-5m tan aldaketa behartzen duten puntuko gunera azkarrago doa eta eskiak kentzen ditu, bestea iristen denerako bere eskiak honen motxilan jartzen ditu besteak bereak kentzen dituen bitartean eta alderantziz. Korridore edo arista bukaeran berriro ere batak besteari bere eskiak hartzen dizkio motxila bizkarretik kendu barik goruntz fokeatzen jarraitzeko edo jaisteko prestatuz.
Lehenengo korridorean tira, jendea bazen baina bigarren korridoretik irteten ari ginela hori zen gure zai zegoen animazioa; Andonik zera esaten zidan "Harkaitz, lasai hartu ez emozionatu eta ez hasi korrika". Horrela igoera eta jaitsiera artean lau aldiz igaro ginen jendez beterik zegoen lekuetatik.
Ostras! Ahaztu egiten zitzaidan azken igoera kontatzea. Bukatzeko 700m-tako desnibela genuen, lehen 450m-ak gutxigora behera malda ez oso gogorretatik eta azken 250-ak gailurreraino eramaten zuen arista ikusgarri batetik. Arista honetan makilak eskuetan eramaten genituelarik IIIº pausuak pasa behar izan genituen, segurtasun modura sokez osatutako zatiak zeudelarik, batera erorketa majoa bestera majoagoa oraindik.
Gora arnas estuka iritsi eta Pierra Menta proba ospetsua bukatzeko gai zarela ikusten zara ezbeharrik gertatu ez gero, orain 1.300m pistas kanpo jeitsi, erorketa bat edo beste eduki eta helmugan zure zai daukazun te beroan hasten zara pentsatzen. Parte hartzaile guztiak bi alojamendu desberdinetan banatzen gaituzte, egunak pasa hala elkar ezagutzen joaten zara eta batez ere zure antzera dabilen jendearekin harremantzen zara, laisterka barruan beti dituzulako zure parean, aurrean edo atzean. Giro polita da eta halako pike sano bat da gure artean dagoena, azken finean ez bait gara etorri irabaztera eta helburua ahalik eta ondoen bukatzea da.
Gehiengoa Frantsesak dira, gero Italiarrak, Austriarrak, Suitzarrak, Eslobakiarrak, Txekiarrak,...aurki ditzakegu. Euskaldunak aurten bi talde izan gara, pena Aitorrek lehen egunean izan zuen ezbeharra eta erretiratu beharra. Katalanak ere izan dira eta emakumez osatutako taldea oso lan polita egin dute.
Azkena
Iritsi da azken eguna, transizio eguna ote? Ez dakit, 1.610m ditugu eta hauek ere metroak dira, baina aurreko egunetakoarekin ikusirik iada ez da hainbeste.
Gaur lo egiten utzi gaituzte irteera 8tan delarik, logelatik traste guztiak atera behar izan ditugu eta furgoneta berriro ere beterik da.
Baina zer da hau! Jendea ziztu bizian irten da eta lehen 100m-tan fijazioa askatu egin zait "kakazarra!" orain Andoni harrapatzeko esfortzu doblea. Lasai hartu Harkaitz eta tipi tapa tipi tapa aurrera jo, bertan daukat eta zas! berriro askatu zait.
Ez du bero handia egiten baina izerdi tantak kopetan barrena badoaz, iritsi gara baso gainera, dana polita da, Andoni metro batzu aurrerago daukat eta aurreko egunetan ibili garen lekuak ikusten hasten gara, erritmoa hartu eta gailurrera. Jendea isilik da, batetik hitzegiteko denborarik eta indarrik ez dagoelako eta bestetik aurreko egunetan egindakoaren oroitzapenak datozelako burura.
Gure eskubialdean bailaran barrena lehenak jeisten ikusten ditugu, hala ere oraindik beste 300m igo beharko ditugu. Egin ditugu 1.300m golpetik eta Andoniri irrifartso bat nabari diot nahiz eta espinilla minduta izan, ez dago atzera egiterik, gutxi geratzen da. Gozatzen jeisten dut, aldaketa eta azken igoera. Josemari gure zai dago eta argazkiarentzat aurpegi ona jartzen dugu, azken konbertsio edo buelta mariak eta igotzeari uzten diogu.
Aurpegiak aldatu zaizkigu, besarkada azkar bat eta bera bera bera basoan sartu gara, adar gaixoak, beraiek ez dute errua baina tartetik pasa behar dugu helmugara iristeko, "helmuga hortxe dago Andoni", ikurriña atera, zabaldu eta besoak altxatuz gure ilusioak betetzen dira.
"Lasterketa mota hauetan konturatzen zara jaitsierak duten garrantziaz eta laisterketa bat edo postu on bat jaisten irabazi daitekeela".
Harkaitz Labeaga
cvc
cvce
cvce
Ohar legala | Datuak babesteko politika
cvce
© 2000 - 2008 Vasco de Camping Elkartea Iparragirre 8, Donostia
Tfno: (34) 943 271 866 / cvc@vascodecamping.org