| Zerbitzuak |
| Liburutegia |
Bazkideek kontsulta egiteko edo maileguan hartzeko: gidak, manualak, aldizkariak, liburuak eta kartografia. Astelehenetik Ostiralera 18:00etatik 20:30era |
| Internet |
Interneten sartzeko aukera badago, ADSL-en bidez. Zerbitzu hau nahi duten bazkide guztientzat izango da. Eguna eta ordua zehaztu. |
| Ikastaroak |
Trebakuntza ikastaroak: Meteorologia, orientazioa/GPS, argazkilaritza, elur-jauziak/ARVA, piriniozaletasunean hastapena, iraupeneko eskia, … etab. |
| Elurra |
Eski estazioetan bonoen prezio berezi eta murriztuak bazkideentzat: Astún - Candanchú - Formigal - Panticosa |
| Mendiko materialaren akura |
Pioletak eta kranpoiak: (2€ material bakoitzeko eta eguneko)
Elur-erraketak: 3 € |
|
Astelehenetik Ostiralera 18:00etaik 20:30era |
| Proiekzioak |
Naturari eta mendiari buruzkoproiekzioak. Azaroan, ikus-entzunezkoen jardunaldiak egingo dira muntaia onenen artean hautaketa bat eginez. |
| Bideoa |
Bazkide guztien eskura DVD eta bideo VHSko irakurgailua. |
| Argazkilaritza |
Diapositiba proiektorea bazkide gustien esku dago |
| Oharra |
Gainera, informazioa emateko instalazio automatikoa, bideoa eta bazkideentzat prezio bereziekin fotokopiagailua eta fax zerbitzua daukagu. |
|
 |
| Bortiri eta Bortiri-Berri aterpetxea |
| Bortiri |
Nafarroako pirineoan,Eronkarin (Uztarrotz) dagoen etxea da. Hogei lagunentzako lekua dago. Bazkide, bere familiarteko edo laguntzako erreserbagehienez hilabeteko aurrerapenarekin egin behar da Klubaren idazkaritzan. Bazkide bakoitzeko, bazkide ez diren hiru eraman daitezke. |
| Bortiri-Berri |
Bortiri etxeari erantsitako etxe berria da, 10-12 lagunentzako lekua du eta erreserba aste beteko aurrerapenarekin egin daiteke. Mendizaleentzat |
|
|
 |
| Pello Lopez-en ondarea: |
2000ko ekainean gure lagun ahaztezina eta bazkidea zen Peio Lopez, zoritxarrez istripuan hil zitzaigun.
Bizitza honetan inor behar-beharrezkoa ez bada ere, guretzako Peio galtzea konponezina izan da. Berak nahiko lukeen bezala, bere ondarea, ondo ordenatutako eta artxibatutako mapa bilduma ederra, dagoeneko elkarteko egoitzan bi armairuetan dago. denon probetxurako. Beraz, gogoarazi nahi diegu gure bazkideei edozein mapa erosi baino lehen, aukera daukatela elkartean kontsultatzeko. Benetan merezi duela horretan denbora pasatzea.
Baita ere azaldu nahi dizuegu , klubeko partaide batzuen liburutegiaren erabilpen okerra dela eta, ( liburu asko desagertu dira) material hori erabiltzeko arauak ezarri dira berriz ere hori gerta ez dadin. Kasu honetan, Peio Lopez-en ondarea altxor bat da, ondo eta txukun zaindu behar duguna denon gozamenerako.
|
|
|