 Klubak
ohituren zaindariak izan dira eta dira. Horregatik, lekukoak jasotzen
joan dira eta ohiturei eutsi egin diete. Hor daude hainbat eta hainbat
ekintza: iturriak eraiki, postontziak jarri, naturaren etengabeko
suntsiketaren aurrean eta bizi duen arriskuaren aurrean salaketak
egin...
50 urte hauetan, gure klubak zeregin hauetan guztietan hartu du parte.
Egindako guztien artean, azpimarratu nahi genuke Aralarreko Pardeluts-eko
iturria, balio handiko eraikina da klubaren armarria buru duela 1963.
urtean egin zena. Gailurretan dauden postontzi ugarien artean berriz,
puska ezina den Kopakarrikoa nabarmendunahi genuke, mendi istripuetan
hildako elkarte-kideen oroimenez eraikitakoa. Postontzi hori 1971az
geroztik dago Kopakarrin, mendi hau gure elkartearen sinbolo bihurtu
zenetik. Gailur horretan, urte askotan, oroimenaren eguna ospatu genuen,
mendi istripuetan galdu ditugun lagun eta adiskideen oroimenezko eguna.
Hildako guztien alde meza egiten zen eta bazkide eta lagun ugari inguratzen
zen bertara. Orain, egun hori Besaiden ospatzen da.
Beste atal bat geratzen zaigu azpimarratzeko,
sustapen idatziarena. Mundu osoan hain errotuta dauden buletin eta
aldizkariak. Baina gai horrek klubarentzat izan duen garrantzia kontutan
edukita, atal berezi modura aztertuko dugu aldizkari honetan.
Elkartea oso harro dago inoiz galdu beharko ez liratekeen ohituren
eroale izateaz. Euskal Herriko eta mundu osoko mendizaletasunaren
santu-zeinuak dira.
<-- Buzon C.V.C. en Kopakarri
Mendi elkarteen beste ezaugarri bat mendizaletasuna eta aire librean egiten diren kirol guztien eragingarri izatea da. XX. mendeko lehen urteetatik, argazkia izan da mendizaletasunaren esentzia garbi eta barnekoa hedatzeko bidea. Gizakiak bere abenturak kontatzeko beharra dauka, sentimendu eta esperientzia transmisore gara, nahiz eta esperientzia horiek xumeak izan. Gure elkarteak sistema honi eutsi egin dio, argazki erakusketak, ikastaroak eta lehiaketak antolatuz, bai artista ezagunenak eta baita bazkideen lanez osatutakoak ere. Argazkiaren inguruko jarduera guztiek gaur egun arte iraun dute eta beti egon izan dira oso bizirik gurean. 1950. urteaz geroztik, elkartearen sorrera urtetik beratik hain zuzen ere, urtero egin izan dugu UDAZKENEKO ERAKUSKETA Donostiako Udaletxeko behe aldeko aretoetan. Urte horretan bertan hasi zen kluba argazki lehiaketak antolatzen baita ere. Lehiaketek indar piska bat hartu zutenean, proiekzioak iritsi ziren. Hemen ere denetarik izaten zen, mendizale xumeen esperientziak kontatzen zituzten proiekzioak, kanpotik etorritako mendizale ezagunen proiekzioekin tartekatzen ziren, aretoak bete-bete egiten zirelarik. Informazio nahi eta behar izugarria zegoen garai hartan. Mendizaleek Euskal Herrira beren esperientziak kontatzera etortzen ziren mendizale handi horiek ezagutu nahi izaten zituzten, beraiengandik ikasi eta beraien esperientziak errepikatzeko hemendik irtetea (bereziki Alpeetara eta Pirinioetara) zen gure mendizaleen helburua bide zailenak eginaz beren buruak ezagutzera emateko. 1956an Club Vasco de Camping-eko arduradunek Alpeetako herrialdeetako zine proiekzio zikloa jarri zuten martxan. Ohitura hau gaur egunera arte iritsi da nahiz eta hainbat aldaketa izan.
<-- Fuente Pardelus en Aralar construida por el Club en 1963
Azken bi hamarkadetan, ikus-entzunezkoek betiko proiekzioak ordezkatu dituzte. Pelikulen ordez, bideo filmazioak eskaintzen dira. Hala ere, gure elkarteak bultzatzen jarraitzen ditu telebistak gure etxeetan ikusteko muntaia bikainak eskaintzen dituen egun hauetan. Esan bezala, nahiz eta eskaintza gero eta handiagoa izan, elkarteak atea irekia eduki nahi du, bakoitzak bere historia kontatzeko aukera izan dezan, hau da, erakustoki ireki bat izaten jarraitu nahi du. Azken hamar urteetan, Elkarteak Okendo Kultur Etxearen lankidetzarekin, diapositibez osatutako Estatu mailako ikus-entzunezko onenak eskaintzen ditu udazkenero, sarritan pelikulak berak baino hobeak izaten direnak. Azaroan egiten den ziklo honek izugarrizko arrakasta izaten du ikuslegoaren aldetik. |