Vasco de Camping Elkartea - hasiera - Vasco de Camping Elkartea
  Hasiera    E_posta    Castellano    Français
Vasco de Camping Elkartea
cvc
cvc
cvc cvc cvc cvc cvc cvc cvc
Vasco de Camping Elkartea: Elkartearen jarduerak Vasco de Camping Elkartea: Errimaia - berriak - Vasco de Camping Elkartea: Elkartearen sailak Vasco de Camping Elkartea: Argibide teknikoak Vasco de Camping Elkartea: Zerbitzuak Vasco de Camping Elkartea: Deskarga gunea Vasco de Camping Elkartea: Deskarga gunea
cvc
cvc
cvc
cvc
cvc Elkartearen 50 urte
cvc
cvc
cvc
cvc "Elkartea" itzultzera
cvc Oroimen Historikoa Geureganatu
cvc CVC-aren aurretikoak eta sortzea
cvc
cvc Bazkide sortzaileak eta Elkarteko Lehendakariak
cvc
cvc Ohorezko bazkideak
cvc 50eko hamarkada, aurreneko pausoak
cvc Taldea
cvc Ibilialdiak
cvc 60ko hamarkada
cvc Talde baten izpiritua
cvc Klubaren ahotsa
cvc Tradizioak
cvc 70eko eta 80ko hamarkadak
cvc Zientzia Saila
cvc Gure Bortiri Aterpea
cvc Espeleologia
cvc Kanping y Karabaning
cvc Haur Taldea
cvc 1987tik 2000ra arteko urteak
cvc Annapurna: lehenengo 8000koa
cvc
IBILALDIAK Errozate
cvc
cvc
cvc
La Arboleda
La Arboleda
Mendi elkarteen euskarrien artean oinarrizkoenetakoa ibilaldien antolaketa izan da. Ibilaldi zaletasuna, paisaiari, aisiari, historiari zein kulturari lotua, Euskal Herriko elkarteetan oso ohikoa da. Hala ere, ohitura hau ez da hain masiboa, izan ere, bazkide kopuru osoa kontutan hartzen badugu, mendia egiteko talde irteera jarduerak aprobetxatzen dituztenak ez baitira hainbeste. Elkarteek alderdi eta atal ugari eduki behar dituzte kontutan bere egitasmoa egituratzeko garaian eta, noski, ibilaldiek beti eduki beharko dute lekua.
Egutegi bat egin eta horri eustea, xumea nahiz handia izan, ez da batere erraza, ardura eta erantzukizun handia eskatzen baitu irteera guztiak ondo antolatu eta ondo burutzeak.
Gure klubak, jaio zenetik, jarrera argia erakutsi du gai honi buruz. Beti eskaini du ibilbideak egiteko egitaraua eta helburu argi bat eduki du: bereziki Euskal Herria, ibiliz, ezagutaraztea.
Klubaren historiari erreparatzen badiogu, ibilaldi egitaraua beti egon dela ikusiko dugu. 1950. urtean hasita, elkarteko bazkide eta lagunek urteko igande guztietan Euskal Herriko gailurren bat igotzen zuten. Urte haietan, hiritarrek garraiobiderik ez zutenean, elkartea arin bidaiatzeko sistema zen. Egia da hasieran irteerak xumeak zirela, baina pixkanaka- pixkanaka eboluzionatzen joan ziren, eta euskal geografia ezagutu eta ikasteko ia modu bakarra ziren elkarteak alokatzen zituen autobusei esker.
Gidatutako ibilbideak, planaren garapen eta bukaera egokia bermatzen zuen arduradun baten bidez antolatzen ziren. Lana gogorra izaten zen, laguntza gutxi izaten zen eta ahalegin pertsonal handia eskatzen zuen. Ardura hau hartzen zuen jendeak nekatuta bukatzen zuen, baina nahiz eta batzuk zeregin hauetan gutxi iraun, beste batzuk denbora luzean izan zituzten ardura hauek. Askok hartu zuten lan zail hau bere gain. Norbait ahazteko beldurrez, ez ditugu izendatuko baina gure esker ona adierazi nahi diegu guztiei.
Pico Ardiden
Pico Ardiden
Egitarau hauek, berrogeita hamar urte hauetan, gora-behera ugari izan dituzte. Beti gainditu izan diren krisialdiak bizi izan dira. 1984 eta 1987 urteen artean bizitu genuen krisialdi latza datorkit gogora. Oso jende gutxik ematen zuen izena talde irteeretarako, baina nahiz eta 15 lagunekin izan, klubak irteerak antolatzen jarraitu zuen eta eutsi egin zion ohitura horri. Antolatzaileek ez zuten etsi, adorez jarraitu zuten. Nahiz eta egitarau txikiak izan, aurrera egin zuten. Aurrerago, antolatzaile haien indarrari esker, egituraketa aldatu zen eta irteerak berriro indarra hartzen hasi ziren, gaur egun, elkartearen atal arrakastatsuenetakoa izatera iritsi den arte. Une honetan igandero antolatzen ditu irteerak elkarteak, eta, hala ere, eskaerak eskaintza gainditu egiten du. Mota guztietako eta denentzako irteerak antolatzen dira: errazak, zailak, luzeak, motzak... bakoitzak gustukoen duena aukera dezan. Etorkizuna bermatua daukagu.
Irteeren planteamendua aldatu zenean, helburuetariko bat, ibilbideak prestatu, antolatu eta gidatzeko arduradun ugarik parte hartzea zen, jendea nekatu ez zedin eta elkarteko harremanetan eragin ez zezan. Gaur egun, beste elkarte askok bereganatu dute eredu hau eta arrakasta eta jarraipena bermatzen duela egiaztatua dago.
Aipamen berezia merezi dute elkarteak talde modura bere gain hartu dituen antolakuntzek. Bere bizitzan zehar, era askotako ibilbideak antolatu dira: orientaziozkoak, haurrentzat, beteranoentzat... Azkena, joan den urriaren 22an Ulia mendiaren kostaldea zeharkatuz egindako Euskal Mendizale Federa-kundearen XXXIII Beteranoen Ibilaldia izan zen.
ERRIMAIA / nº 51 / 2000
cvc
cvc
cvc
Ohar legala | Datuak babesteko politika
cvc
© 2000 - 2008 Vasco de Camping Elkartea Iparragirre 8, Donostia
Tfno: (34) 943 271 866 / info@vascodecamping.org